AHOZKOTASUNA LANTZEKO TALDEA
ONDO ETORRI!
Uribe Kostako euskaran topa dugu berba eder hau, ustrukua, ortzadarra esan gura duena. Helduak eta umeak lotzen gara, hilean behin, ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera.
HELBURUAK
Taldearen helburua: elkartzea eta ahozkotasunarekiko zaletasuna konpartitzea umeekin batera eta talde txikian. Poesia, ipuinak eta ahozkotasunarekin lotutako testuak lantzea, eta finean gozatzea.
FUNTZIONAMENDUA
Heldu bakoitzak saiora ipuin, poema, aho-korapilo… ekartzeko konpromisoa hartzen du, eta denon artean osatuko dugu ordubeteko saioa. Izena eman edota ekarpenik egin gura baduzu: 622 433 085 / sendi@egizu.eus