Tel 619.93.55.41 | Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo|egizugetxo@gmail.com
Kirola2024-10-18T08:54:30+02:00

EUSKARAZ GOZATU

ETA AISIALDIA BIZI!

ZER ANTOLATZEN DUGU?

YOGA

Aurten ere, yoga euskaraz egiteko aukera izango dugu Algortan. Irakasle Hasier Rekondo arituko da, urtero legez. Ikastaroa hasiberrientzat zein esperientziadunetzat bideratuta dago.  Astelehen eta eguaztenetan 19:40etik 21:10etara aritzeko prest bazaude, idatziguzu.

BIZIKLETA

Jende jator euskaldunarekin kirol apur bat egin gura duzu? Bizikleta prestatu eta animatu, hauxe duzu aukera! Hilean behin Uribe Kosta, Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Bilbo aldea eta Uribe-Butroen ibiliko gara. Ez oso luze, ez oso zaila. 2-4 orduko txangoak izango dira (40-60 kilometro) eta aldapa gogorregiak saihestuko ditugu. Hori bai, talde hau izango da apur bat ‒baina ez gehiegi‒ sasoiko daudenentzat. Lehiarik ez. Hau ez da lasterketa izango, ez dago irabazlerik, denok elkarrekin eta suabe-suabe, konpainiaz eta bidaiaz gozatuz.

MENDIA

Getxoko berbalagunak mendira joaten hasi gara hilean behin, auto partikularretan batzuetan, garraio publikoan besteetan, Bizkaiko zonalde ezberinak ezagutuz. Gure mendi-taldeko ateak eta besoak zabalik dituzu, parte hartzeko bi baldintza besterik ez daude: euskaraz egitea eta jendea ezagutzeko gogoa izatea.

IRAUPEN-ESKIA

Asteburu batez iraupen-eski ikastaroa euskaraz, heldu, gazte zein umeentzat antolatzen dugu urtero, otsailean edo martxoan, Frantziako Sonport estazioan. Ikastaroak bi saio ditu, eta gure irakasleak profesionalak dira. Egunero bi orduz bi maila desberdinetan eta adinaren arabera banatuta aritzen gara. Ostiral arratsalde batean irten Algortatik eta igande gauera arte, lo Jacan egiten dugu.

KIROLEN GALERIA

Kiroletako berriak

Kiroletako berriak

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

Getxoko Bizilagunak mendira goaz uztailaren 5ean. Bazatoz?

2026-06-11|aniztasuna, bizilagunak, ipuinak, irteerak, mendi irteerak|

Mendira: ibilbidea eta ipuinak elkarrekin (Castellano  👇🏼)    Getxoko Bizilagunak ekimenaren udako proposamenarekin gatoz oraingoan. Aurten ere, hainbat tokitako istorioak eta historia partekatu dugu mendi-ibilbide batean, Bergara eta Antzuola arteko Vasco Navarro bide berdearen zati bat egingo dugu uztailaren 5ean.   Vasco-Navarroko beste trazadurak batzuk ez bezala, hau ez doa errepide [...]

Udaberriko bizikleta-asteburua Lekunberrin

2026-04-24|berbalagunok, bizikleta taldea, irteerak, kirola, kirola euskaraz, sendi|

Bizikletazaleok eta berbalagunok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 5etik 7ra,  bizikletaz , Plazaola bide berdean ibiltzera joateko. Animatu gurekin ekaineko lehen  asteburuan, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera. Asteburuan zehar alde zaharra, Malkorreko begiratokia, Aitzarrateta iturburua eta beste hainbat leku bisitatzeko aukera izango dugu. ( https://www.lekunberri.eus/zer-bisitatu/)   BIZIKLETA-ASTEBURUA [...]

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, EDO PARTE HARTZEKO PREST BAZAUDE, LASAI IDATZI!

Go to Top