
HAUSNARTZEKO ETA IKASTEKO GUNEA
HELBURUAK
Atxikimenduaren teoria oinarri hartuta, errespetuan eta maitasunean oinarritutako hazkuntza eta harremana sustatzea, eta horren inguruan ikasi, hausnartu eta eztabaidatzea, euskaraz. Horretarako, bi atal landu nahi ditugu: hitzaldiak eta familien taldea.
HITZALDIAK
Urtean bi edo hiru hitzaldi antolatzen ditugu ikastetxe, gazteleku eta kultur etxeetan, inoiz Guraso elkarteren batekin elkarlanean. Gaiak honako hauek izaten dira: gurasoen eta umeen arteko komunikazioa, adimen emozionala, ekologia, ahozkotasuna, etxerako lanak eta ikasteko prozesuak, sexualitatea, teknologiak eta umeen garapena…