Literatura & Sorkuntza2025-10-22T10:11:50+02:00

EGINEZ GOZATU

IRAKURTZEKO ETA SORTZEKO ESPAZIOAK ZABALIK

ZER ANTOLATZEN DUGU?

URIBE KOSTAKO IRAKURZALEEN TXOKOA

Hilean behineko topaketak dira, idazle edota itzultzailearekin batera solasaldia antolatzen dugu. Horretarako eleberria, ipuin-liburua, saiakera, poesia edota antzerkia lantzen ditugu. Egilea gonbidatzen dugu gure zalantzak konpartitzeko eta sortze prozesuaz gehiago ikasteko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera. Animatu zeu ere!

TXATXARRAK IDAZKETA FEMINISTA TALDEA

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako txoko honetan euskal literaturako testuetatik abiatuta, dinamika ludiko partehartzaileen bidez, geure testuak sortuko ditugu. Fikziozko lanen bidez, poemak, ipuinak, narrazio laburrak, sortzeko tresnak garatzen joango gara, eta nahi dugunari buruz idatziko dugu. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko ditugu.

IRAKURLE KLUBA (EUSKARA ERRAZEAN)

Hilean behin, ostegunetan, Idoia Carramiñanak bideratzen duen irakurketa-kluba da, gure egitasmo berria. Talde honen helburua da irakurtzeko ohiturarik ez duten irakurleak, euskara ikasten dabiltzan ikasleak edota euskaraz irakurtzeko ohitura ez duten irakurzale horiengan eragitea.
B1 eta B2 mailako liburuak aukeratzen ditugu, norberak etxean irakurri eta elkartzen garenean liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatzen ditugu. Asmoa solasaldi atsegina izatea da, euskaraz sortutako zein itzulitako literaturarekin zaletzea eta euskarazko harremanak sortzea.

IDAZALEEN TXOKOA

Euskaraz idazten hasteko eta sormena lantzeko tailerra da Idoia Carramiñanak gidatzen duena. Hainbat ariketaren bitartez idazketa moldeak lantzen joaten gara, norberak bere gustu eta interesen arabera moldatzen ditu. Saioetan Getxoko zein Uribe Kostako euskaldunak aritzen gara. Interesa baduzu, esaiguzu.

IPUIN-KONTALARIA ZUBILETAN

Zubileta eskolako guraso elkartearen kezka abiapuntua izan da irakurzaletasuna sustatzeko eskolaz kanpoko jarduera hau egiteko. Euskararen erabilera ere bultzatzeko nahiarekin 2019-2020 ikasturtetik aurrera ipuin kontalari tailerra antolatzen dugu 3-5 urteko umeei astean behin ordubeteko saioa eskaintzeko.

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

Jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatzeaz gain, egitasmoak liburuak elkarri oparitzea edo trukatzea ere proposatzen du, harremanak lantzeko praktika gisa. Liburutegian euskarazko liburu bat hartu, eta bueltatzerakoan bete parte-hartze fitxa zure datuekin. Horretaz gain, nori oparituko zeniokeen pentsatu eta lagun horri fitxan bertan idatziozu mezu berezi bat. Egitasmoa amaitzean zozketa bat egingo da parte hartzaile guztien artean eta irabazlea izanez gero zuk irakurritako liburua helduko zaizu etxera, mezua itsatsirik duela.

SORTZAILE & LITERATURZALEEN GALERIA

LITERATURA & SORKUNTZAKO BERRIAK

LITERATURA & SORKUNTZAKO BERRIAK

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

Txatxarrak eguna: literaturaz gozatu eta sortzeko espazio feminista

2025-09-30|agenda, ahozkotasuna, egizu, feminismoa, hitzaldiak, ikastaroak, irakurri, kultur jarduerak, kultura, literatura, Literatura & Sorkuntza, tailerrak|

Lizar Begoñak eta Garazi Basterretxeak mimoz prestatutako gonbidapena dugu hau, urriaren 18an egun osoko egitarau zabala izango dugu Getxon sormenaz, literaturaz, musikaz eta poesiaz gozatzeko. Ez galdu aukera eta eman izena lehenbailehen, plaza mugatuak izango dira! Txatxarrak eguna: literaturaz gozatzeko eta sortzeko espazio feminista 📖 Lizar Begoña & ✏️Garazi Basterretxeak [...]

Euskal komikiaren eguna Getxon

2025-09-22|agenda, egizu, feminismoa, hitzaldiak, irakurri, kultur jarduerak, kultura, literatura, Literatura & Sorkuntza|

Aurten hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komikiaren Eguna ekimena abiarazi dute, euskarazko komikigintza ikusgarri egiteko asmoz. Getxon Azebarri euskaltzaleen txokoan, Casal liburudendan eta Egizu elkartean bat egin dugu lehen edizio honekin, horregatik, irailaren 29aren bueltan gure eskualdeko komikigileon lanak hurbiltzeko bi saio antolatzen ari gara. 1979ko irailaren 29an argitaratu zen [...]

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, LASAI BOTA ZURE PROPOSAMENA!

Go to Top