“Jarraitu inurriari” komikia izango dugu berbagai Unai Elorriaga idazle algortarrarekin, B1 mailarako egokia den irakurgai honen harira elkartuko gara otsailaren 6an Villamonte kultur etxean arratsaldez eta otsailaren 7an Romoko kultur etxean goizez. Bi hitzordu, beraz, saio ireki hauetara animatzeko. Komiki honen aleak eskuragarri dituzue Villamonteko eta RKEko liburutegietan. Izena ematea beheko formularioan egin dezakezue edota esteka honetan.
Arratsaldez, otsailak 6, asteartea, Villamonteko kultur etxean, 17:00- 18:30.
Goizez, otsailak 7, asteazkena, Romoko RKEko areto nagusian, 10:30-12:00.
Unai Elorriaga eta Alex Orbe egile bizkaitarren “Jarraitu inurriari” komikiaren kontakizunean bi plano bereizten dira: Alde batetik, protagonista nagusia den zortzi urteko Gure izeneko neskatoa eta bere aitaren gorabeherak kontatzen dira, familiako ama desagertu zenetik naturaz inguratutako errota zahar batean hura noiz etorriko zain bizi direnak. Bestetik, bulego batean ordu luzez burokrazia-lanak egiten dituen emakume baten bizimodua ezagutuko dugu.
“Lurrundu egin den ama bat” Berria egunkariko aipamena hemen.
Leave A Comment