Tel 619.93.55.41 | Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo|egizugetxo@gmail.com
Kulturartekotasuna2023-01-27T11:29:01+01:00

ANIZTASUNA

AUKERA BIHURTU DEZAGUN!

ZUBIAK BI NORABIDE

Egizun urteak daramatzagu etorri berrien gaia lantzen, modu txikian, xumean bada ere. SENDI tailerretan euskal kultura sustatzen, guraso etorri berriekin tailerrak antolatzen, bilerak, euskal kultura sustatzeko irteerak edota tailerrak, zubiak eraikitzen lagundu nahi dugu bi norabideetan, euskaldunon komunitatea ikustarazten eta etorri berrien komunitateak hobeto ezagutzen gure egunerokoan.

GETXOKO BIZILAGUNAK

Urtetik urtera elkarlanean garatutako proiektua da. Getxoko Etorkinak Federazioko hainbat kiderekin eta Udaleko Immigrazio teknikariarekin batzorde bat osatzen dugu norabidea markatzeko. Bizilagunak azaroko bazkarien haritik sortu zen 2013an, handik aurrera urtean zehar hainbat jarduera egiten ditugu. Getxora etorri berriak diren herritarrak (bizi zein hemen lanean daudenak) eta Getxon aspaldi bizi direnen artean zubiak egiten ditugu, elkar ezagutzeko, euskal kultura eta hizkuntzaren atxikimendua sustatzeko. Jendea ezagututa Getxoko kultura berriei aitorpena egin nahi diegu eta gure kulturara hurbilarazi nahi ditugu.

GETXOKO MUNDUKO ARROZAK

Bilbo eta Euskal Herriko hainbat lekutan ospatzen den jaia Getxora ekarri genuen herriko eragile askorekin batera. Antolakuntzan parte hartu genuen 2017, 2018 eta 2019 urteetan. Zergatik da inportantea guretzat? Gure hizkuntzarekiko errespetua, maitasuna eta atxikimendua geuk sustatu behar dugulako; kulturartekotasuna oinarri duen jai honen muinean egon behar dugu, gerora aliantzak bilatuko baditugu Getxoko herri mugimenduko eta elkartegintzako beste batzuekin.

EUSKARAZ GOZATU

Etorri berriak diren umeak, zein hizkuntzarekin zailtasun handiak dituztenak (egunerokotasunean euskaraz bizitzeko aukera urriak dituztelako) ere euskaraz gozatzeko eta jolasteko talde txikietan elkartzen ditugu, astean behin, 6 umeren taldeak bi helduk gidatuta, talde txiki hauen artean koordinazioa dugu. Eta jolasaren bidez zein bizipen pozgarrien bidez euskara finkatu. B eta D ereduetako Romo, San Ignazio, Zabala eta Zubileta eskoletako zuzendaritza taldeekin elkarlanean.

KULTURARTEKOTASUNAREN GALERIA

KULTURARTEKOTASUNARI LOTUTAKO BERRIAK

AURREKO BERBODROMOAK

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

Getxoko Bizilagunak mendira goaz uztailaren 5ean. Bazatoz?

2026-06-11|aniztasuna, bizilagunak, ipuinak, irteerak, mendi irteerak|

Mendira: ibilbidea eta ipuinak elkarrekin (Castellano  👇🏼)    Getxoko Bizilagunak ekimenaren udako proposamenarekin gatoz oraingoan. Aurten ere, hainbat tokitako istorioak eta historia partekatu dugu mendi-ibilbide batean, Bergara eta Antzuola arteko Vasco Navarro bide berdearen zati bat egingo dugu uztailaren 5ean.   Vasco-Navarroko beste trazadurak batzuk ez bezala, hau ez doa errepide [...]

Iftar jaia: Ramadana komunitatean

2026-02-26|bizilagunak, kultura, sukaldaritza|

   Data: 2026ko martxoaren 14a (larunbata)Ordua: 17:00etanLekua: San Martin Elizako Txokoa (Villamonte 33, Algorta)Hizkuntzak: Amazigh, euskara eta gaztelania Ramadana komunitatean ospatzeko eta elkar ezagutzeko topaketa irekia. Agharas eta San Nikolas Zabalik elkarteetako kideek beren ohiturak partekatuko dituzte eta Ramadanaren esanahia azalduko dute. Elkartasunezko Iftar afaria egingo da, kulturen arteko loturak [...]

ZERBAIT ANTOLATU NAHI BADUZU, EDO PARTE HARTZEKO PREST BAZAUDE, LASAI IDATZI!

Go to Top