Tel 619.93.55.41 | Martikoena 16, 2-3, 48992 Getxo|egizugetxo@gmail.com
Sendi2024-06-13T13:24:44+02:00

GETXOKO FAMILIETAN

EUSKARA SUSTATZEKO PROIEKTUA

SENDI PROIEKTUA

NORENTZAT DA?

Getxoko ikastetxe guztietako A, B eta D ereduetako 0-12 urteko ikasleen familientzat da eta baita Getxon bizi diren familia guztientzat ere, nahiz eta seme-alabak beste udalerri bateko ikastetxe batean egon. Begirale, hezitzaile eta irakasleentzat ere bada proiektu hau.

ZER EGITEN DUGU?

Informazioa ematen dizuegu Getxoko Udalaren diru laguntzei buruz euskara ikasteko. Mintzapraktika egiteko Gurasolagun taldeak eta Olgetan euskaraz, Binbili bonbolo eta Parkean Olgetan ekimenak antolatzen ditugu. Guraso eta hezitzaileentzat hitzaldiak antolatzen ditugu Hazibideak zikloan. Eta horretaz gain, azaroan, otsailean eta maiatzean mota guztietako tailerrak antolatzen ditugu: sukaldaritza, jolasak, eskulanak, kirola, musika, etab. Gure jarduera gehienak euskaraz dira, doan edo oso merke.

NORTZUK GAUDE ATZEAN?

Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

GURE HELBURUAK

Gurasoak eta familiakoak euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Familia osoa euskarazko jardueretan ondo pasatzea.

Whatsapp

Informazioa telefonoan jaso nahi whatsapp komunitatearen bitartez?

Whatsapp

Telegram

Informazioa telefonoan jaso nahi Telegram kanalaren bitartez?

Telegram

E-posta

Informazio mezuak astero posta elektronikoz jaso nahi?

E-posta

SENDIREN GALERIA

SENDIREN JARDUERAK

SENDIREN JARDUERAK

GEHIAGO IRAKURRI
GEHIAGO IRAKURRI

Udaberriko bizikleta-asteburua Lekunberrin

2026-04-24|berbalagunok, bizikleta taldea, irteerak, kirola, kirola euskaraz, sendi|

Bizikletazaleok eta berbalagunok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 5etik 7ra,  bizikletaz , Plazaola bide berdean ibiltzera joateko. Animatu gurekin ekaineko lehen  asteburuan, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera. Asteburuan zehar alde zaharra, Malkorreko begiratokia, Aitzarrateta iturburua eta beste hainbat leku bisitatzeko aukera izango dugu. ( https://www.lekunberri.eus/zer-bisitatu/)   BIZIKLETA-ASTEBURUA [...]

UDABERRIRAKO PREST DITUGUN JARDUERAK EZAGUTU NAHI?

2026-04-08|ipuin kontaketak, ipuinak, olgetan euskaraz, parkean olgetan, sendi, sendi proiektua, tailerrak|

GURASOENTZAT PLANAK, FAMILIAN EUSKARAZ GOZATZEKO SENDIren udaberriko jardueretan izena emateko epea irekita dago. Kuxkuxeatu udaberrian   zehar familientzat antolatuko ditugun jarduerak, seguru gaude ekintza batean baino gehiagotan parte hartuko duzuela; psikomotrizitate tailerra etxeko txikientzat, kandela tailerra, zeramika tailerra eta Udaburu ipuin kontaketa. Lasai irakurri tailer-sorta eta eman izena beheko formularioan.  Tailer edo irteera bakoitzeko [...]

ZERBAIT ANTOLATU EDO PARTE HARTU NAHI? LASAI IDATZI ETA BERBA EGINGO DUGU

Go to Top