Talde txikietan eta familia giroan euskaraz jolasteko eta kantatzeko guneak

OLGETAN EUSKARAZ

2 eta 5 urte arteko umerik baduzu, eta haiekin euskaraz jolastu eta kantatu nahi baduzu, aukera duzu “Olgetan euskaraz” proiektuan parte hartzeko. Urtarrilean hasita eta Martxora arte, hainbat talde izaten ditugu martxan Romoko ikastetxean, San Nikolas ikastolan eta Zubileta ikastetxean, talde batzuetan gurasoek ere euskaraz jakin behar dute, besteetan euskara eta gaztelania tartekatzen ditugu azalpenetan. Talde bakoitzean 5-6 guraso, umeak eta dinamizatzaile bat daude, eta astean behin, ordubetez, doan, euskarazko kantekin eta jolasekin gozatzen dute. Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: 622 433 085 (Ainhoa), sendi@egizu.eus edo beheko inprimakia bete.

OLGETAN EUSKARAZen interesatuta nago

BINBILI-BONBOLO

Ume jaioberrientzako materiala lantzeko taldeak. Bertan ahozko tradizioan oinarritutako haur hizkera, sehaska kantak, umea altzoan jolasteko kantak, eskuei eragitekoak… jorratuko ditugu. Binbili-bonbolo izena kulunkaren onomatopeiatik hartu dugu.

0 eta 18 hilabeteko umeentzat eta euren gurasoentzat, bospasei familia taldeko. Edozein gurasok hartu dezake parte, euskalduna izan zein ez.

Martxoan zehar, astean behin, 40 minutuko 4 saio. Euskaraz aritzen diren gurasoentzako 2 talde eta beste 2 oraindik ez dakitenentzat.

Baliabideak konpartitzea gurasoekin, beste guraso euskaldunekin sarea egitea eta euskara oraindik ez dakiten gurasoei motibazioa piztea, ikas dezaten.

 

BINBILI-BONBOLOn interesatuta nago

ZERBAIT ANTOLATU EDO PARTE HARTU NAHI? LASAI IDATZI ETA BERBA EGINGO DUGU