Pasa den igandean Auzoko Elkarrizketak izan genituen Azebarrin, 10 jatorritako 28 lagun lotu ginen bertan, 17 emakumezko eta 11 gizon. Giro atseginean sentsazio politak bizi genituen, iritzi eta bizipen ezberdinak elkarri kontatzeko aukera izan genuen. Bertan jasotako kezka, gogo, nahi eta proposamenak aurrerago izango baditugu ere, zuekin partekatu nahi dugu saioan egindako azken ariketa, parte hartzaileei eskatu genien idazteko ze berba edo esaldirekin amaitu edo laburbiltzen zuten saioa, eta hementxe dituzue:
Berbak/esaldiak: ostadarra, aniztasun gehiago, loturak, sarea, gustura, berotasuna, atseginez, tam mirt (eskerrik asko), ondo, goxoa, cercanía, pertenencia-conexión-hogar, ayouz nwem (oso ondo-harro), gracias oso interesgarria izan da, zubia, compartir, revelador, aberasgarria, gracias muy interesante, buenísimo, solasaldi konstruktiboa.
Gure hizkuntzak: euskara, gaztelania, errusiarra, ukrainera, alemanera, ingelesa, tamazight, katalana, arabiera, frantsesa.
Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztioi.
Leave A Comment