Berriro ere, SENDIk antolatu dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu. Ez galdu aukera, eta animatu etortzera!

HITZALDIA: MUGIKORRAREN AUZIA. Gure seme-alaben mugikorraren erabileraren inguruko hitzaldi bat antolatu dugu Telmo Lazkanoren eskutik. Bertaratutakoek argibide ta tresna berrien berri izango duzue. Zelan jakin dezaket nolako erabilera egiten duten gazteek? Zer dugu benetan esku artean? Zer dira sare sozial hauek? Besteak beste, galdera hauei emango zaie erantzuna.

 

Telmo Lazkano irakaslea sare sozialen erabilpenean aditua da. Prestakuntza eta hitzaldi praktikoak ematen dizkie gurasoei, irakasleei eta ikasleei, telefonoarekin eta sare sozialekin harreman osasuntsua izateko. “No Phone Challenge” eskola-proiektu ezagunaren egilea da. Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian” liburua argitaratu dute. Bien artean egungo nerabeen garrasia identifikatzen saiatu dira.

Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.

Martxoak 19, asteartea, 18:00 etan, Algortako Aldai Patronatoan.

Aforo mugatua, izena emateko hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.: labur.eus/HAZIBIDEAKmugikorrarenauzia

Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik eskatu behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.