BERBODROMOAren XIII. ediziorako prest?
Maiatzaren 23an, ostegunean Romon zein Algortan lotuko gara, plazak euskaraz blai uzteko asmoz. 3 topaketa izango ditugu, gorde ezazu hoberen datorkizun ordua.
Maiatzaren 23an, ostegunean Romon zein Algortan lotuko gara, plazak euskaraz blai uzteko asmoz. 3 topaketa izango ditugu, gorde ezazu hoberen datorkizun ordua.
Zer da? Berbodromoa, euskaldunak elkartzeko eta elkar ezagutzeko aukera paregabea, jai-giroan tarte atsegin bat pasatzeko.
Noiz? Maiatzak 23, osteguna.Non?
9:00etan Romoko Santa Eugenia plazan.
11:00etan Romoko Santa Eugenia plazan.
18:00etan Algortako San Nikolas plazan.
Gainera, arratsaldez 19:30etik aurrera kantuz itxiko dugu eguna, Itxarkantu eta Itxas-Argia kantari kanta taldeekin Algortako kaleetan zehar.
Eta saio bakoitzaren ostean mokadutxoa hartzeko aukera izango dugu.
Izena ematea: https://forms.gle/vJvWdSzVEfiaMcR58
Edizio honetako informazioa: https://egizu.eus/2024/05/06/xiii-berbodromorako-prest/
Info+: www.egizu.eus/berbodromoa/
Animatu eta parte hartu!
Bete ditzagun plazak euskaraz!