Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?

Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.

Nola egingo dugu?

👨‍👨‍👦‍👦 BERBODROMOAK Romoko Santa Eugenia plazan, goizez, eta Algortako San Nikolas plazan, arratsaldez, egingo ditugu, bertan aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean lau pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta hiru lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.
Ordubetez berriketan, gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 18:00etan.

Parte hartzeko izena eman behar da.

Mintzagaiak

1- Futbola versus beste kirolak

  • Zein pisu dauka futbolak gure gizartean? Eta bestelako kirolekin alderatuta?
  • Nola bizi ditugu txapelketak eta ospakizunak?
  • Gizartea geldiarazi da futbolagatik, beste gaiekin berdin jokatzen ote dugu? Ahazten zaigu futbola ez den kanpoko guztia?
  • Euskara eta kirola eskutik joan beharko lirateke? Zergatik? Zelan bihurtu futbola euskararen arnasgune??

2- Getxon ume gutxiago eta maskota gehiago

  • Ados zaude izenburuarekin? Zergatik gertatzen da hau?
  • Maskotak gustuko dituzu? Animalien konpainian bizi zara?
  • Gizartean dugun bizimoldea prestatuago dago animaliekin bizitzeko umeekin baino?
  • Maskotei errezago egiten diegu euskaraz?
  • Txakurrentzako aisialdi parke berezituak dauden bezala, euskararentzako espazio bereziak beharrezkoak dira?

3- Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia

  • Zergatik antolatzen dira? Parte hartu duzu inoiz Ibilaldi batean?
  • Desberdintasunak ikusten dituzu lehengo eta oraingo Ibilaldien artean? Zeintzuk?
  • Beharrezkoa da Ibilaldia jaia antolatzea? Onurarik ekartzen dio herriari edota ikastolari berari?
  • Antzeko jaiak ezagutzen dituzu: Eskola Publikoaren jaia, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Kilometroak… euskara gehiago erabiltzen laguntzen digute?

____

Gainera, arratsaldez 19:30etik aurrera KANTUJIRA Algortan Itxarkantu eta Itxas-Argia kantari kanta taldeekin! … eta mokadutxuak ez dira faltako ere!

Izena emateko bete hurrengo formularioa edo sartu HEMEN !

 

Animatu eta parte hartu! Bete ditzagun plazak euskaraz!