Rolariak elkarteak urtero antolatzen duen Rolaldia ezagutzen duzu? Urtean behin astebetez euskarazko rolaren astea ospatu izan da 2021etik aurrera, eta aurten Getxon ere aukera izango dugu parte hartzeko, gurean, gainera, Azebarri eta Egizu elkarteak batu gara ekimenera lehen aldiz.

Ostiral honetan, apirilak 12, gonbidatuta zaude 17:30ean ROLALDIA + PIZZAK ekimenera Azebarriko lokalean (Euskal Herria 14, Algorta). Xabi Ugarteburuk eta Txabi Landabideak zuzenduko dute partida bana, bata Amnesian (misterio eta izua) girotua eta bestea Atopian oinarritua. 12 urtetik aurrerakoek parte hartu dezakete bertan.

Izena eman nahi baduzu formulario honetan egin dezakezu, eta zalantzarik baduzu edo informazio gehiagorako 722 789 302-ra jo.