Korrikak zenbat kanta oparitu dizkigu euskaldunoi? Zenbat estilo, lelo, musika tresna, artista ibili da sortze prozesuaren zurrunbiloan? Zu zeu ahapetik zenbat kantatzeko kapaza zara? Gehiago jakin eta gozatu nahi? Oier Garamendi musikari eta artista algortarrak bizitzeko moduko solasaldi musikatua partekatuko du gurekin martxoaren 19an, asteartea. 3 saio izango dira, goizez eta arratsaldez, Romon eta Algortan. Gonbidatuta zaude, sarrera librea da.
Aurten Egizu elkartetik omenaldia egin nahi diegu Korrikaren kantuak sortu dituztenei, musikatik gure herriko iruditeria aberasten duten horiei, euskaldunok gozaraziz. Eurei eskerrak.
Oier Garamendi musikaria eta antzerki munduko sortzaile algortarra da. Bere esku 3 hitzaldi musikatuok:
Martxoak 19, asteartea:
9:30 & 11:00etan Romo Kultur Etxean
17:30ean Algortako Muxikebarri antzokian, GORRONDATXE aretoan
Hementxe aurtengo kanta, Harro herri, Mursego eta beste hainbat kideren eskutik…
Leave A Comment