Udaberrirako planak egiten hasi gara, mendian ala bizikletaz ibili nahi? Bizikletazaleok eta berbalagunok, gure asteburua prestatzen ari gara, maiatzaren 3tik 5era,Urolako bide berdean ibiltzera joateko edo mendian ibiltzeko. Animatu gurekin maiatzeko lehen asteburuan, Urolako bide berdea egitera edo mendian ibiltzera, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera.
BIZIKLETA/MENDI-ASTEBURUA
Gure asteburua prestatzen ari gara maiatzaren 3tik 5era bizikletaz Urolako bide berdean ibiltzera joateko. Legazpi eta Zumaia batzen dituen ibilbidea, Aizkorriko parke naturaletik Geoparkeko itsas labarretaraino igarotzen da, izena ematen dio ibaiaren bide naturala jarraituz. Ume, gazte zein helduentzako plan berezituak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak.
Bizikletan ibili nahi ez dutenentzako mendi ibilbidea prestatuko dugu ere! ( Izena emateko: 722789302 (Rozio))
Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak eramateko furgoneta alokatuko dugu. Beizamako Aterpetxean 2 gau pasako ditugu afariak eta gosariak barne.
Helduek: 51 €
gazte eta umeek: 48 €
Prezioaren barruan: bi gau, bi afari, bi gosari eta bizikleten garraioa.
Eraman beharrekoak: bizikleta, lo-zakua, toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.
Fadurako parkinean geratuko gara, ostiralean, 17:00etan.
Izena emateko:bete ondorengo formulario, whatsappez 622 43 30 85 edo sendigetxo@gmail.com.
Behin guri esanda etorriko zarela, ordainketa transferentzia zein Bizum bidez egin daiteke:
– Transferentzia bidez Laboral Kutxako EGIZUren zenbakira ES20 3035 0067 66 0670062588. Izen-abizenak adierazi, mesedez.
– BIZUM bidez DOHAINTZA Egizuri (04438 kodea). BIZUM aplikazioan EMAN sakatu eta elkartearen izena idatzi dohaintza egiteko, Egizu Getxo Euskaldun. Norbaitek BIZUM bidez ordainketa egiteko arazorik balu, esan, mesedez.
[…] gain, bizikleta asteburua antolatuko dugu. Aurten Urolako bide berdea egingo dugu maiatzaren 3tik 5era. Gure webgunea […]