Lizar Begoña idazle eta euskara irakasleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astearteetan, B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu datorren udaberrirako eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:30ean.

Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez baduzu, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

2024ko udaberrirako liburuak:

Martxoak 5, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Hamabost zauri (B2)

Karmele Jaio idazlearen ipuin liburua. Elkar argitaletxea. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dituzte mailegatzeko.

Apirilak 9, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Miñan (B2)

Amets Arzalluz & Ibrahima Balde. Susa argitaletxea.

Maiatzak 7, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Persepolis

Marjane Satrapiren eleberri grafikoa, itzultzaile lanetan Irene Arrarats. Elkar argitaletxea.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com