2024a ate joka dugun honetan urteroko Berbalagunon txangoa prest daukagu Bilbo, Urduliz eta Getxoko berbalagunok. Gipuzkoan eta Araban ibiliko gara aurten, Oñatiko Arrikrutzeko kobara bisita gidatua lehenik eta Aramaioko Unzueta sagardotegira gero elkarrekin bazkaltzera joango gara. Aurten hasiberria den Urdulizko berbalagun taldea ere antolakuntzan batu zaigu, gora eskualdeko berbalagunak!
Ohiko sagardotegiko menuaz gain menu begetarianoa ere eskainiko digute, interesa baduzu galdeiguzu. Betiko legez bazkalostea musikariek girotuko dute eta elkarrekin kanta eta dantza egin ahal izango dugu. Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena ahalik eta lasterren! Berbalagun eta gurasolagunek lehentasuna izango dugu.
Arrikrutzeko kobazuloari buruz aldez aurretik kuxkuxeatu nahi baduzu, hemen duzu euren webgunea.
Egitaraua eta ordutegiak:
9:45 URDULIZ, Aita Gotzon 29, Batzoki ondoan.
10:00 ALGORTA, Telletxeko markesina.
10:25 BILBO, Circo Amateur del Club Deportivo Kalea, 30-24, (Santutxu)
12:00 Arrikrutzeko kobara bisita gidatua
14:00 Unzueta Sagardotegian (Aramaio) bazkaria
19:00 bueltako busa
Prezioak:
Helduak. Busa + ohiko sagardotegi menua = 48€
Helduak. Busa + menu begetarianoa = 48€
Umeak. Busa + umeen menua = 26€
Zalantzetarako:
Bilbon: berbalaguna@aek.eus / 607 530 132
Getxon: egizugetxo@gmail.com / 722 789 302
Urduliz: berbalagun.urduliz@gmail.com
Ordainketa bideak
TRANSFERENTZIA: EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588
BIZUM bidez DOHAINTZA/EMAN atalean sartuta (ezin da BIDALI atalean egin) Egizu elkartea idatzi edo 04438 kodea erabili. OHARRA: Ez dago telefono zenbaki batekin lotuta. Zalantzarik baduzu: 722 789 302
Izena emateko
FORMULARIOA behean edota esteka honetan.
Leave A Comment