Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoa dugu Kluba, hilean behin, astearteetan, B1 eta B2 mailarako egokiak diren irakurgaiak proposatuko ditugu eta denon artean komentatu, zalantzak argitu eta gozatu! Algortako Villamonte kultur etxean izango dira topaketak 19:30ean.

Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

2023ko udazkenerako liburuak:

Urriak 10, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Aulki jokoa (B2)

Uxue Alberdi idazlearen eleberria. Elkar argitaletxea. Villamonteko liburutegian aleak eskuragarri izango dituzte mailegatzeko.

Azaroak 7, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Natasha (B2)

Komikia. Koldo Almandoz gidoigilearena eta Aritz Trueba marrazkigiliarena. Farmazia beltza argitaletxea.

Abenduak 5, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Animalia domestikoak (B2)

Esti Martinez idazlearen ipuin-liburua. Elkar argitaletxea.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.

Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/irakurlekluba
Informazio gehiago: 619935541 Garazi / egizugetxo@gmail.com