Ikasturte honetarako proposamena prest daukagu. Ondo dakizuen bezala, Txokoan idazle eta itzultzaileekin elkartu egiten gara, urritik maiatzera solasaldi bana izaten dugu hilero liburu baten bueltan, izan daiteke eleberria, ipuin-bilduma saiakera zein poesia. Zerrenda ekain eta uztailean TXOKOAn parte hartzen dugunon ekarpenekin osatzen dugu urtero. Hemen behean duzue ikasturte osorako landu dugun proposamena. Hilabetez hilabete irakurtzeko gogoz bazabiltzate gure solasaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
2023-2024 ikasturteko TXOKOAren solasaldiak:
Urriak 26, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Mari-mutil handi baten bluesa
Fermin Zabaltza (Itzultzailea). Leslie Feinberg (Idazlea). Narratiba, feminismoa, generoa.
Azaroak 23, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Printzak begietan
Iratxe Ormatza. Eleberria, bizkaieraz.
Abenduak 14, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Euskalia
Mikel Alvarez Sarriegi. Narratiba, fikzioa.
Urtarrilak 25, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Gari eta goroldiozko
Anari Alberdi Santesteban. Narratiba, eleberria.
Otsailak 29, 19:30, Villamonte Kultur Etxean // Bar Gloria
Nerea Ibarzabal Salegi. Narratiba.
Martxoak 14, 19:30, Azebarri Kultur Elkartean // Etxeko urak
Leire Bilbao. Poesia.
Apirilak 25, Villamonte Kultur Etxean // Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena Etxebeste. Ipuin-bilduma.
Maiatzak 30, Villamonte Kultur Etxean // Amek ez dute
Katixa Agirre Miguelez. Narratiba, eleberria.
📌Ikasturteko lehenengo solasaldia urriaren 26an, 19:30, Villamonte kultur etxean izango da, Fermin Zabaltza Aleman itzultzailea etorriko zaigu “Mari-mutil handi baten bluesa” lanaren inguruan berba egitera. Leslie Feinberg idazlearen lana euskaratu zuen Zabaltzak Katakrak argitaletxean.
Animatu zeu ere! Izen emateko formularioa: http://labur.eus/irakurzaleak
Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com
Leave A Comment