Berbalagunekin noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko izen emate epea zabalik !
Euskaraz ikasten ari zara eta ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? Edo zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea.
Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.
● Mintzapraktika egiteko nahi beste plan aukeran.
● Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzte.
● Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dute.
● Euskal Herrian 7.700 lagun elkartzen gara mintzapraktika saioetan.
Mintzalaguna, Berbalaguna, Mintzakide, Solaskide, Solaslaguna… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek.
Urrian ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun talde berriak sortuko dira.
Mintzapoza praktikatu nahi? Zure herrian, eskualdean, nonahi: Arabako Errioxa, Arrasate, Baztan, Bergara, Bortziriak, Deba, Donostia, Erandio, Errenteria-Orereta, Eskoriatza, Estellerria, Gasteiz, Getxo, Gorbeialdea, Hendaia, Hondarribia, Iparraldea, Irantzu, Iruñerria, Izarbeibar, Lasarte-Oria, Malerreka, Ordizia, Soraluze, Tolosaldea, Txorierri, Zaldibar.
MintzaPoza praktikatu! Egin zaitez Berbalagun !
Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.
Mintzapraktika lasai egiteko aukera izateko 4-5 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz zure mingaina dantzan jarriko duzu.
Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, aurrez-aurre, berbapaseoak (paseatu bitartean euskaraz egiteko talde txikia) Informazio gehiago: 619935541 (Garazi).
Eman izena beheko formularioa betez eta … noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatu!
Leave A Comment