Egizuko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dugu, yoga egiteko, egurra lantzeko zein plaza dantzekin gozatzeko taldeetan parte hartu nahi baduzu, orain da momentua! Euskaraz ulertu eta berba egitea beharrezkoa da parte hartzeko.

YOGA

πŸ§˜β€β™‚οΈ YOGA πŸ§˜β€β™€οΈ aurrez-aurre egiteko ikastaroa izango dugu urritik ekainera, Hasier Rekondo irakaslearen eskutik. πŸ‘‰ Astelehen eta asteazkenetan 19:40etik 21:10era Algortako Aldai Patronatuan. Urriaren 2an izango da gure lehen saioa.

πŸ—“Noiz: astelehen eta eguaztenetan
⏱Ordutegia: 19:40 – 21:10
πŸ’»Non: 🏠Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, Algorta
Prezioa: hiruhilekoa 120 €
πŸ“ Ekarri beharrekoak: esterilla eta manta bat
✍️ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com

EGUR-TAILUA

βš’οΈπŸͺ΅ Egur-tailuan Juan Ramon Muelak gidatuko du hilean behin taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako astelehenetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

πŸ—“ Noiz: astelehenetan
⏱ Ordutegia: 17:30 – 20:30
πŸ’» Non: 🏠Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, Algorta
Prezioa: ikasturtea 110 €
✍️ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com

PLAZA-DANTZAK

πŸ’ƒπŸ½πŸ•ΊπŸ½ Euskal plaza-dantzak ikasi eta praktikatzeko taldea gara, konpromisoa eskatzen dugu ostegunetan parte hartzeko. Iraileko azken ostegunean bilera egingo dugu konpromisoak zehazteko.

πŸ—“ Noiz: ostegunetan
⏱ Ordutegia: 20:00 – 21:00
πŸ’» Non: 🏠Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, Algorta
Prezioa: DOAN
✍️ Izena emateko: 722 789 302 / egizugetxo@gmail.com