Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?

Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.

Nola egingo dugu?

👨‍👨‍👦‍👦 BERBODROMOAK  Algortako San Nikolas plazan, goizez, eta Romoko Ibaiondo kalean, arratsaldez, egingo ditugu, bertan aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean lau pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta hiru lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.
Ordubetez berriketan, gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 18:00etan.

Parte hartzeko izena eman behar da.

 

Mintzagaiak

1- Adimen artifizialak dakarren iraultza.

  • Makinek lanpostuak ordezkatuko dituzte? Ze arrisku eta ze onurak ekarri ahal digu AAk? Kezkatuta zaude?
  • Kontrolatu behar da Adimen Artifiziala? Nola? Nork?
  • Ezagutzen duzu ChatGPT? Erabili duzu? Zein iritzi duzu?
  • Identitatea ordezkatzea gero eta errazagoa zibergaizkileentzat??

2- Aisialdia euskaraz

  • Zer egiten duzu zure aisialdian? Zeintzuk dira zaletasunak lanetik kanpo? Aukera duzu zure aisialdia euskaraz egiteko?
  • Kontsumitzen duzu pantailarik euskaraz? Zinema, serieak, sare sozialak…
  • Aukera duzu kirola euskaraz egiteko? Zergatik?
  • Ze ohitura duzu kulturaz gozatzeko? Eskuragarri dago Getxon antzerkia, musika, dantza?

3- Pertsona, elikagai eta gauzen mugikortasuna

  • Nola mugitzen zara Getxo barruan eta Getxotik kanpo? Oinez, metroz, patinete elektrikoz, bizikletaz, busez, kotxe pribatua. Inoiz pentsatu duzu aldaketaren bat egitea gutxiago kutsatzeko?
  • Zelan ikusten duzu Getxoko eta Bizkaiko garraio sarea eta antolaketa? Zer sustatu behar dute erakundeek?
  • Hurbileko ala urruneko elikagai eta produktuak erosten dituzu? Zer ondorio ekarri dezake erregaien garestitzeak egungo kontsumo-ohituretan?

____

Gainera, arratsaldez 19:30etatik aurrera KANTUJIRA Romon! … eta mokadutxuak ez dira faltako ere!

Izena emateko bete hurrengo formularioa edo sartu HEMEN !

 

Animatu eta parte hartu! Utz ditzagun plazak euskaraz blai!