argIHIzkiak lehiaketa

argIHIzkiak lehiaketa

ArgIHIzkiak: argazkietan oinarritutako III. testu laburren lehiaketa

Zer da?
ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak?
Egizu eta Uk.

Nortzuk dira laguntzaileak eta babesleak?
Getxophoto, Leioako Udala, Erandioko Udala, Uribe Kostako Mankomunitatea, Getxoko Udala, Berbots, Berbalamiñe, Aitxu!, Koixi eta Legarrondo.

Zeintzuk dira lehiaketaren ezaugarriak?
– 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
– Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
– Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haiku-a…).
– Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
– Bi kategoria izango ditu lehiaketak:
Labur-laburra (160 karaktere gehienez)
Laburra (100 hitz gehienez)
– Testuak bidaltzeko modua: sms, whatsapp edo posta elektronikoa
– Testuak nora bidali: 619 935 541 / argi.hizkiak@gmail.com
– Testuak aurkezteko epea: maiatzaren 5etik ekainaren 5era bitartean (biak barne).

Sariak
– Kategoria bakoitzean (labur-laburra eta laburra) sari orokor bana egongo da, bakoitza 200€-koa.
– Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak testu bat izango du irabazle (labur-laburra eta laburra) eta saria izango da Uribe Kostan hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea.

Oinarriak eta informazio guztia, non?
www.egizu.org/literatuta/argi-hizkiak
argi.hizkiak@gmail.com
619 935 541

Oinarriak

Parte-hartzea
– Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar.
– 16 urtetik gorako edonork parte har dezake.
– Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
– Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
– Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haiku-a…).
– Bi kategoria izango ditu lehiaketak, testuen luzeraren arabera:
Labur-laburra (160 karaktere gehienez, espazioak barne, eta izenburua aparte)
Laburra (100 hitz gehienez, izenburua aparte)

Aurkeztea
– Parte hartu ahal izateko, datu hauek bidali behar dira: izena eta lehen bi abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
– Parte hartzaileek lehiaketan emandako datuak benetakoak eta osoak izan beharko dira.
– Bidalitako datu pertsonalak antolatzaileek baino ez dituzte edukiko, eta haiek bermatuko dute testuen anonimatua epaileen hautatze- eta erabakitze-prozesuan.
– Testuak jatorrizkoak, argitaragabeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira, baita beste inongo lehiaketatan aurkeztu gabeak ere.
– Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, bi testu bidali ahal izango ditu (bi kategoria berean edo testu bana bi kategorietan; bi testuak argazki berarenak izan daitezke).
– Testuak bidaltzeko modua: sms, whatsapp edo posta elektronikoa
– Testuak nora bidali: 619 935 541 / argi.hizkiak@gmail.com
– Antolatzaileek mezu bat bidaliko diote parte-hartzaile bakoitzari, konfirmatzeko testua(k) jaso d(it)u(z)tela.

Epeak
– Hau izango da testuak bidaltzeko epea: 2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 5era bitartean (biak barne).
– Epe horretatik kanpo jasotako testuak ez dira onartuko.

Epaimahaia eta epaia
– Epaileak Uribe Kostako bi idazle izango dira eta epaileek ez dute ez egileen izenik ez izengoitirik ezagutuko.
– Epaileen epaia apelaezina izango da eta 2014ko irailaren 8an ezagutaraziko da.
Argitaratzeko eskubidea
– Aurkezturiko idazlanak antolatzaileen esku geratuko dira. Antolatzaileek beren web guneetan edo beste komunikabide edo euskarri batzuetan argitaratu ahal izango dituzte, egilea aipatuta betiere.

Sariak
– Kategoria bakoitzean (labur-laburra / laburra) sari orokor bana egongo da, bakoitza 200€-koa.
– Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak kategoria bakoitzeko testu bat izango du irabazle (labur-laburra / laburra) eta saria izango da Uribe Kostan hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea.
– Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin telefonoz edo posta elektronikoz. Ezinezkoa balitz irabazleekin harremanetan jartzea hiru eguneko epean (epaileen emaitza ematen denetik aurrera), saria zerrendan dagoen bigarrenari emango zaio.
– Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta, epaimahaiaren irizpidearen arabera, idazlanek behar bezalako merezimendurik ez badute. Era berean, epaimahaiak ahalmena izango du sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo erabakitzeko, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.

Argazkilariak
– Alfredo Aldai
– Ana Gonzalez
– Andoni Lubaki
– Asier Mentxaka
– Endika Martinez
– Gari Bilbao
– Jon Astorquiza
– Mikel Martinez de Trespuentes
– Victoria Bengoa
– Zurine Unzueta

Argazkiak

Alfredo Aldai

Alfredo Aldai

Ana Gonzalez

Ana Gonzalez

Andoni Lubaki

Andoni Lubaki

Asier Mentxaka

Asier Mentxaka

Endika Martinez

Endika Martinez

Gari Bilbao

Gari Bilbao

Jon Astorquiza

Jon Astorquiza

Mikel Martinez de Trespuentes

Mikel Martinez de Trespuentes

Victoria Bengoa

Victoria Bengoa

Zurine Unzueta

Zurine Unzueta