Oinarriak
Parte-hartzea
– Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar.
– 16 urtetik gorako edonork parte har dezake.
– Testuek euskaraz idatzita egon behar dute, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
– Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen
argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
– Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haiku-a…).
– Bi kategoria izango ditu lehiaketak, testuen luzeraren arabera:
Labur-laburra (160 karaktere gehienez, espazioak barne, eta izenburua aparte)
Laburra (100 hitz gehienez, izenburua aparte)
Aurkeztea
– Parte hartu ahal izateko, datu hauek bidali behar dira: izena eta lehen bi abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
– Parte hartzaileek lehiaketan emandako datuak benetakoak eta osoak izan beharko dira.
– Bidalitako datu pertsonalak antolatzaileek baino ez dituzte edukiko, eta haiek bermatuko dute testuen anonimatua
epaileen hautatze- eta erabakitze-prozesuan.
– Testuak jatorrizkoak, argitaragabeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira, baita beste inongo
lehiaketatan aurkeztu gabeak ere.
– Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, testu BI bidali ahal izango ditu (bi kategoria berean edo testu bana kategoria bakoitzean; testu biak argazki berari jarriak ere izan daitezke).
– Testuak bidaltzeko modua: sms, whatsapp edo posta elektroniko bidez.
– Testuak nora bidali: 685 73 29 63 / argi.hizkiak@gmail.com
– Antolatzaileek mezu bat bidaliko diote parte-hartzaile bakoitzari, konfirmatzeko testua(k) jaso d(it)u(z)tela.
Epeak
– Testuak bidaltzeko epea hauxe: 2015eko apirilaren 15etik 2015eko maiatzaren 15era (biak barne).
– Epe horretatik kanpo jasotako testuak ez dira onartuko.
Epaimahaia eta epaia
– Epaileak Uribe Kostako euskalgintzako edo kulturgintzako bi aditu izango dira eta epaileek ez dute ez egileen izenik ez izengoitirik ezagutuko.
– Epaileen epaia apelaezina izango da eta 2015eko irailaren 14an ezagutaraziko da.
Argitaratzeko eskubidea
– Aurkezturiko idazlanak antolatzaileen esku geratuko dira. Antolatzaileek beren web guneetan edo beste komunikabide
edo euskarri batzuetan argitaratu ahal izango dituzte, egilea aipatuta betiere.
Sariak
– Kategoria bakoitzean (labur-laburra / laburra) sari orokor bana egongo da, bakoitza 200€-koa.
– Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak kategoria bakoitzeko testu bat izango du irabazle (labur-laburra /
laburra) eta saria izango da Uribe Kostan hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea argazkiagaz
batera.
– Antolatzaileak harremanetan jarriko dira irabazleekin telefonoz edo posta elektronikoz. Ezinezkoa balitz irabazleekin harremanetan jartzea hiru eguneko epean (epaileen emaitza ematen denetik aurrera), saria zerrendan dagoen bigarrenari emango zaio.
– Sariak eman barik gera daitezke, baldin eta, epaimahaiaren irizpidearen arabera, idazlanek behar bezalako merezimendurik ez badute. Era berean, epaimahaiak ahalmena izango du sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo
erabakitzeko, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.