argIHIzkiak lehiaketa: 10 argazkien testu irabazleak eta bi onenak
1- David Herranz
Labur-laburra:
ZERUAN BEZALA
Zeruan bezala lurrean ere.
Ander Herranz Uribarri
2015eko edizioko testu laburrik onena:
Laburra:
INFINITURANTZ
Hor,
hortxe bizitzaren mugaldean ikusten zaituztet.
Infiniturako
bukaerarik gabeko bidaiaren hasieran.
Behin eta
berrIz
Zulo
Ilunak
infiniTuaren
Zulora
gAramatza.
Bizitza eta heriotzaren arteko simetrian,
ikusten zaituztet,
denboraren joan-etorrian
ene burua ere ikusten dut,
nire izanaren ispilu agertu zarete.
Sorkuntzaren itzalean dago herioa,
amaieran baitago hasieraren muga.
Hasierarekin batera amaiera dator
hasteari bukaera dagokio.
Bagoaz
mugarIk
ez Duen
bideAn
Infiniturantz,
Alegia
Hor zaudete,
eta,
hortxe gaude geroaren aurrean
azkengabeko amaigabetasunean.
Derrigorrezko
bideA
Mundua sortu zenetik
eten gabe egin den galdearekin
gaurkoari etena eman nahi diot:
Amaierak hasiera berria bai al dakar?
Mikel Illarregi Elberdin
2- Ines Bermejo
Labur-laburra:
Zeuregandik ihesi
Soina ez ezik muina ere baduzulako hesi, zeure burua nahi zenuke berhezi, zeurez izateraino berezi, halakorik nekez ahal baita jadetsi, ezpada zu zeu izan ezik.
Mirentxu LarraƱaga Sueskun
Laburra:
Irudikatzen zaitut, zure gelan akiturik, maitasuna min bihurturik, atsekabearen karietara eskainirik bihotza, soineko beltzez apaindurik gorpua. Irudikatzen zaitut, garai batean ametsen sorleku zenuen leihotik zintzilik, barrenak kulunkan hego
haizearen erritmora, amaiera bat antzezten oholtza gainean, ikuslerik gabeko drama non malkoak diren elementu nagusi. Irudikatzen zaitut, etsipenaren besoetan lokartzen, otsoak ihes egiten dizun amets errealetan murgildu aurretik, eta jakinik
ere, otsoak samina besterik ez dizula ekartzen, odolusten. Irudikatzen zaitut, atsekabea dastatzen, zaurituen arteko lurrean ereiten, lorerik gabeko lorategi antzu izaten eta arantzen artean igeri. Irudikatzen zaitut, ezkila hotsek zauriturik
bakardadea gorrotatzen.
Egoitz Arruti Uria
3- Itsaso Bartolome
Labur-laburra:
Bizitza zintzilik.
Alex de Isusi Garcia
Laburra:
Txistuka dabil haizea. Sano, fresko, gogoberritzaile. Kulunka dabil dindala dagoen arroparekin. Asteleheneko amets gaiztoak astintzen, astearteko asmo onak lantzen, asteazkeneko oroimenak bermatzen, osteguneko txinpartak pizten eta ostiraleko
jakingura luzatzen. Eta asteburuan???. Asteburuan pentsamenduek eramaten naute noraezean. Segun eta nondik jotzen duen haizeak, horrela mugitzen naiz ni, gora eta behera, jiraka eta biraka. Berdin dio. Gauden momentuan bizitza da inportanteena.
Astelehen goizeko ajea berriro zintzilikatuko dut eta behin eta berriro bidea zabalduko dut. Haize fresko, sano eta gogoberritzaile hori usaintzen eta arnasten. Bi mundu desberdinak lotzen, agian amets desberdinak erreal bihurtzen.
Lorea Madina Bilbao
4- Ivan ViƱa
Labur-laburra:
MUSIKA
Talentua da musikaren arima
instrumentua musikaren bihotza
eta soinua musikaren motorra.
Leonardo Anisimov Ivan
Laburra:
GRISETAN
Harietatik ihesi doaz gozamenera garamatzaten akordeak.
Joni Mitchellek laztandu nau, All I want. Esperanza Spaldingek eldarnioa eta
errealitatea apetatsu batu ditu tabernan. Bi katu beltz sarreran.
Zurrunbiloa, txaloak tarteka. Musikak bizi gaitu.
Kaleak ezker-eskuin zeharkatu ohi ditugu antzinako soinu banden bila; klasikoak
berpiztu nahi genituzke, espaloiak zikindu. Hiria musikaz zipriztindu, grisetan.
Jul Bolinaga, goian bego. J.C. Lera, azken tragoa bai, ezta?
Olatz Sanchez Lamikiz
5- Luis Jauregialtzo
Labur-laburra:
Urrutiko inurriak hamaika
hurbildu ahala elkartuta
erraldoiak indarra dauka
ama, semea, alaba, aita
herritarron borondatea baita.
Miren Kareaga Espiniella
Laburra:
KONTZIENTZIA
Gaur Euskal Herria garrasika,
euskarazko irrintzia.
Oihukari eman diezaiogun,
sekulako garrantzia.
Dena gure esku dagoela,
hori dugu ahantzia.
Lor dezagun gure aberrian,
arren independentzia.
Uxue Telleria GonzƔlez
6- Marisol Ramirez
2015eko edizioko testu labur-laburrik onena:
Labur-laburra:
UGERRAREN HERDOILA
baino ez zara,
herdoilaren ugerra.
Baina sokari eusten diozu,
hondoratzeko prest
oraindik ez.
Alba Garcia Portela
Laburra:
Egutegiaren orriak lurra jotzen zuen bakoitzean koloreak lapurtzen zizkidan eguzkiak, beste bat ematen euriak. Non gelditu ote ziren bidean ikusitako bidegabekeriak? Eta non ote dira barnean sentitu nituen maitasunak? Historiako madarikaziotik, ipuinetako printze izatera pasatu naiz. Konkistatzaileen lagun izatetik, Peter Panen etsai izatera. Milaka eskutitz bidali ditut eta ez dut inoiz erantzunik jaso. Botila haren zain igaro dut bizitza osoa, eta horretan diraut. Zain
egon naiz eta zaharkitu naiz. Eta orain hemen nago, besterik egin ezinik. Zain. Jada beranduegi da galdutako bidegabekeriak bilatzeko. Jada beranduegi da maitasun zaharrak berreskuratzeko. Jada beranduegi da bidaiatutako urak berriz agurtzeko.
Eider Bereziartua Agirre
7- Marta Iraurgui
Labur-laburra:
MAPETAN
Baina agian habiak dira
edo habien itzalak
edo txorien itzalak
mapetan ere agertzen ez direnak
txori lotsagabe hutsalak
oraingoan ez ditut hain erraz aurkitu.
Olatz Sebal LarraƱaga
Laburra:
Begien urmaelean hitzak sarkor.
Ezin jakin
ispiluaren
zein aldetan
naizen ni.
Deszifratu nahian
angelu itsuak,
irudipenak zeharkatzeke
beti.
Luzatzen dut
mingaina,
luzatu,
betsareen
bestaldera
erakarriz.
Idoia CarramiƱana
8- Nerea Falagan
Labur-laburra:
TXORI BATā¦BEHIN
Badator eta badoa, guztia instant berean
Berezko hegaldi matxinoan, iraganaren oraina
Badator eta badoaā¦
orainaren geroa, guztia instant berean
Berezko hegaldi matxinoan.
IƱigo Bidetxea Erkoreka
Laburra:
ERABAKIAK BIZIZ
“Aurrera, aurrera, aurrera…” errepetiduten deutso bere buruari, haizearen laztan goxoak sentituz hegalkada bakoitzean.
Aspaldi ikasi eban atzean geratutea ez zala gauza ona, eta ordutik ibili da, kosta ahala kosta aurrera bultzaka. Asko galdu dauen arren, beti segidu dau haraitzina abiatutako hegaldi luzean gora, bakardadearen garraztasuna berea egin dauenaren
indarra lagun hartuta, oztopo danak saihestuz.
Hon, bere helmuga geroz eta hurbilago sentiduten dauela, behin be atzera begiratu ez izanak emoten deutson harrotasunagaz aditzen dau ingurua. Halanda be, ideia batek urratuten dau bere lasaidadea, azken aldian burutik kendu ezin dauen galdera
bakar batek. Eta norabidea okerra balitz?
Oier Pastor Alonso
9- Patricia Merino
Labur-laburra:
Alaitasuna:
Hitz gabeko hizkuntza.
Iraia Aced Amondaray
Laburra:
PARADISUKO BIZIPOZAREN DANTZA
Zineman 24 fotograma segundo bakarrerako, paradisuan 12 segundo erdirako.
Segundo erdi bizipoza artazika dantzatuz adierazteko.
Bizitzaren zuhaizpean ijutika egiten du emakumeak ezker-eskuin, baita zapart egin ere, eta goienean dela, artazia balitz bezala, zabal-zabal lotzen da: besoak heldulekuak, gorputza kirtena, gerria lokarria, eta hankak orratzak direla.
Artazi moldagarrien moduan, kirtena atzetik aurrera mugitzen da lurrari heltzeko edo txoriei xuxurlatzeko, batek daki! Txoriei galdetu, bestela.
Eta burua altxatu ere egiten du, haize alde mugituz eta argiari begira jarriaz, bizipoza duenak ez baitio beldurrik argiari, ez ezeri.
Halakoa da segundo erdi paradisuan, udagoieneko egun argitsu batean, bizitzaren zuhaizpean, bizipozean.
Jon Jauregi Aretxaga
10- Sonia Aoujil
Labur-laburra:
LABAINKADA
Beti esanen digute ibaiak nonbait hasi eta bukatzen direla,bizitza bat. Naturan aske, biluz,leku heze batean irristadak eramango du ibaia bokalera, heriotzera.
Paul Liz Fuldain
Laburra:
Eta une zehatz hartan, neurgabetasun harekin egin zuen topo.
Ez zuen jada oroitzen noiztik ez zeukan bere buruarekin elkartzeko aukerarik.
Ehunka urteko oroitzapenak lipar baten itzuliko balitzaizkio bezala. Beste behin mundura etorriko balitz bezala.
Bazter guztiak ibili zituen: Ezagun zituenak eta ezagutzeko aukerarik izan ez zituenak ere.
Burutazio oro ekarri zituen gogora, ele bakoitza, bertso-lerro bakoitza, istorio bakoitza.
Hasperen bakoitza bildu zuen, malko bakoitza, musu bakoitza.
Izandako dena berreskuratu zuen, zen guztia, izango zena.
Ez zekien zer egin.
Ez zuen betarik izan; betiko sentitzen zen, ordea.
Eta orduan jakin zuen: Aske zen azkenik!
Rebeca Solaetxe Estrada