Argazkietan oinarritutako testu laburren V. ArgIHIzkiak lehiaketa
2016ko argazkiak eta argazkilariak:
Laster agur esango diogu 2015eko ArgIHIzkiak erakusketari, eta aurtengoa prestatzen hasteko ordua heldu da. Daborduko badauzkagu V. argIHIzkiak lehiaketarako 10 argazkiak!
2016ko argIHIzkiak lehiaketako testu laburrek oinarri hartuko dituzten irudiak helarazi dizkiguten Uribe Kostako 10 argazkilari profesionak zein zaleak hauek dira: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Getxo, Sopela, Barrika, Berango eta Erandio udalerrietakoak (edo horietako batean bizi direnak gaur egun).
Beste berritasun batzuk ere badauzkagu, berbarako: V. argIHIzkiak testu laburren lehiaketan kategoria bi egongo dira. Bata, 16-18 urte bitartekoei begirakoa; bestea, 18 urtetik gorakoei zuzendua. Hala, gazteen sormena sustatzeko ahalegin berezia egin gura dugu. Halaber, kategoria bakoitzeko bina sari banatuko ditugu, testu labur-labur onenei eta testu labur onenei.
Horrenbestez, argazkiak ikusgai daude, eta zuen testua idazteko gogokoen duzuena aukeratzeko astia izango duzue maiatzera arte. Izan ere, maiatzaren 2tik 31ra bitartean izango da testuak bidaltzeko epea. Adi! Data hori baino lehenago, ez da testurik onartuko.
Hasi bada argazkiei begira, pentsatzen, aukeratzen, hausnartzen, zirriborroak idazten… maiatzerako prestatzen.