GETXOKO IV BERBODROMOA, 2015ko Ekainaren 4an. Euskaraz elkartzeko gunea.

Ekainak 4, osteguna
9:00 / 11:00 / 17:00 / 19:00
Telletxeko plazan

IV. Berbodromoa ekainaren 4an

IV. Berbodromoa ekainaren 4an

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Nola egingo dugu?
Telletxeko plazan egingo da, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Egunean zehar 400 pertsona baino gehiago elkartzea izango da erronka.

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean beste bi, 17:00etan eta 19:00etan.

Mintzagaiak ondokoak dira

– Zein famatu gonbidatuko zenuke afaltzera?
– Loteria tokatuz gero, zer egingo zenuke?
– Etxebizitza erosi ala alokatu

Egitaraua
9:00 | Berbodromoaren lehen saioa
10:00 | Hamaiketakoa
11:00 | Berbodromoaren bigarren saioa
12:00 | Hamaiketakoa
17:00 | Berbodromoaren hirugarren saioa
18:00 | Merienda
19:00 | Berbodromoaren laugarren saioa
20:00 | Merienda