GETXOKO VII. BERBODROMOA, 2018ko maiatzaren 24an. Euskaraz elkartzeko gunea.
MAIATZAK 24, osteguna
9:00etan eta 11:00etan Romoko Santa Eugenia Plazan
19:00etan Algortako San Nikolas Plazan
Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.
Nola egingo dugu?
Romoko Santa Eugenia plazan goizean eta Algortako San Nikolas plazan arratsaldean, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu.
Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 19:00etan.
Mintzagaiak ondokoak dira
- Oporretako planen eredua. Bidaiak zelan egin, hegazkina, trena, bizikleta. Etxe trukaketa edo couchsurfing sistemak, airbnb ala hotelak.
- Kontsumo ohituren aldaketak: merkataritza txikia versus merkatal gune handiak eta internet bidezko erosketa. Produktu ekologikoen eskaintza: dendetan zein kontsumo-taldeen edo azoken bitartez.
- Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoa Getxon indartzeko zeintzuk lirateke bideak? Euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezakegu egunerokotasunean? Ze laguntza behar dugu erakundeetatik? Herriko bizitzan zelan eragin?