Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Leioa, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Bolue-Martiartu-Bolue 3 orduko mendi-irteera antolatu dugu otsailaren 24an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.

📢 Berbalagunen mendi-irteera
📅 Otsailak 24, larunbata, 9:30-12:30
📍 Bolue (Algorta), Martiartu, Bolue
✍🏽 Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.
🥾🎒 Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Leioako Berbaldun (688 850 129) eta Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com)

Go to Top