Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Urriaren 21ean egingo dugu bizikleta-irteera.

Urriaren 21ean Montellano

Ezaugarriak:
49,3 km-ko ibilbidea
677 metroko igoera metatua
677 metroko jaitsiera metatua
219 metroko igoera

Zorua: Bidegorria+Lurra+Errepidea

Ordutegia eta geratzeko lekuak: Fadurako Parkinean, 9:00; Bizkaia Zubia Portun, 9:25

Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (652 73 54 45 / 685 732 963, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. Euskaraz bizi eta goza!

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzukizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe.
Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.

Go to Top