Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Azaroaren 22tik abenduaren 5ra bitartean haurren erreferente garen Getxoko guraso, irakasle, zaintzaile, entrenatzaile, senide eta orohar, helduok hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskara gehiago egiteko aukera  izango dugu.

Datorren astelehenean, azaroak 22, Haurren aurrean helduok heldu ekimen berriari hasiera emango diogu. Getxon ariketa lasai egiteko gune ezberdinak izango ditugu, hala nola, herriko eskola guztietako sarrera-irteerak, Fadura eta Gobela-ko kiroldegiak eta herriko hurrengo 9 parke eta plazak: Malakate, Bidezabal, San Nikolas plaza, Algortako metroko plaza, Iturgitxi parkea, Gernika parkea, Santa Eugenia plaza, Eskoletako plaza eta Santa Ana parkea.
Getxoko guneak ikusteko sakatu hurrengo esteka: labur.eus/NX1IK

Horrez gain, ekimenean parte hartzen duten helduak aktibatzeko ekintza desberdinak antolatuko dira:
Azaroaren 26 eta abenduaren 3an helduen arteko ginkanak egingo dira
📌 Malakaten
📌 San Nikolas plazan
📌 Santa Eugenia plazan
✍️ Helduen arteko ginkanetan parte hartzeko sakatu hemen: labur.eus/alHlh

Hamabost egun horietan zehar identifikatutako gune horietan, helduentzako tailerrak eta jolasak antolatuko dira ere bai. Gogoratzea ere, kaleko eta eskoletako espazioez gain, etxea ere izango dela ariketa egiteko gune.

“Gure seme-alabek euskaraz egingo dute, helduon artean euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bagaituzte”

Helduon arteko hizkuntza portaerak berebiziko garrantzia du belaunaldi gazteek euskararen jabekuntza osoa izan dezaten, euskararen eta haren balio sozialaren gaineko oharmen positiboa osa dezaten eta erabilera arau normalak barnera ditzaten.

Belaunaldi gazteengan eragitea eta haiek euskara normaltasunez erabiltzea lortu nahi badugu, helduok badugu zeresana eta zeregina. Haurren haurrean helduok heldu  ekimen honen bidez, hain zuzen ere, horretan eragitea da asmoa: euskararen transmisioa, misio posiblea delako.

Informazio gehiagorako: labur.eus/VvhiV
getxo365@bizarralepoan.eus
688 65 30 42

                                           

Go to Top