Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Negurako SENDIk antolatuko dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu.

2023an guraso eta hezitzaileentzako HAZIBIDEAK hitzaldi-zikloei hasiera emango diogu, umeak matrikulatzerakoan laguntzeko helburuaz, Getxoko Udalarekin elkarlanean.

Oraingoan Gorka Aurre hurbilduko da gurera gai hau jorratzeko:

“Irakurle ona = ikasle ona”

Denok etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Gorka Aurre Urtzaa, Neurotrainr eta Garapen Intelektualeko aditua, irakurketak duen garrantziaren inguruan ariko da. Gorka Aurre Urtzaa Prakagorri Reading Skills eta Lekturalia elkarteetako zuzendaria da;  irakurketa azkarreko ikastaroetan espezializatutako taldea, ikasketa metodo eraginkorrak, adimen emozionala, memoriaren hobekuntza eta aprobetxamendua, oratoria, eta abar luze bat lantzen dute. 

Hitzaldi hau bereziki interesgarrri da Lehen Hezkuntzan ari diren umeen eta nerabeen guraso edo tutoreentzat.

Nori zuzendua: Gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.

Hizkuntza: Euskaraz.

Otsailak 1, azteazkena, 17:30ean, Zabala Eskolan. 

Aforo mugatua, izena emateko: https://labur.eus/HAZIBIDEAKGorkaAurre

Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.

Hemen duzue Gorka Aurreren  zenbait erreferentzia:

Go to Top