Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Udazken honetan Getxon aurrera eramango diren zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu.

Aurtengo guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloekin jarraituz,  denok etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete. Helburua heziketari  buruz egon daitezkeen galderak eta zalantzak argitzea da.

Bigarren hitzaldia, azaroaren 25ean,  Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Komunikazio ez bortitza prozesuari buruzko hitzaldi bat dugu. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da eta Euskaraz izango da.

1- NEREA MENDIZABAL Nerea Mendizabal. Psikopedagogoa- Komunikazio Ez Bortitzeko Hezitzailea– “Center-for NonViolent Communication”-ak ziurtatua

Nori zuzendua: Gurasoei, hezitzailei eta hezkuntzan interesa duen edonori.

KEB: Marshall Rosenbergek Komunikazio Ez Bortitza garatu zuen giza harremanak ulerkorragoak izan zitezenaren gogo sakona gehituz eta nabarmendu zituen diagnostiko etiketatzearen alde ezkorrak, mundu baketsu bat sortzeako errua, lotsa, epaiak, kritika eta gizaharremanen artean biolentzia eragiten duen hizkuntza ezabatzea dela bidea ondorioztatuz.

Azaroak, 25 osteguna, 17:30ean, Fadurako Areto nagusian. 

Aforo mugatua, izena emateko: labur.eus/komunikazioezbortitza

Ikastaroak doan dira eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.

Go to Top