Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Idaztea gustuko dugu eta horregatik aurten ere martxan jarriko dugu  Uribe Kostako idaZaleen txokoa. Ikasturte berria martxan badago ere atea zabalik duzu gurera etortzeko 😉

Garazi Basterretxea izango dugu bidelari, idazten hasteko bultzadatxo hori emanez. Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.

Hilabete erdialdean, asteazkenetan elkartuko gara, Algortako Villamonte Kultur Etxean, 19:15etik 21:15era.

*Azaroko saioan salbuespen gisa, asteartera mugituko dugu gure saioa. Beraz, azaroaren 16an, asteartea elkartuko gara Villamonteko kultur Etxean 19:15ean.

Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira. Beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta baieztapena jasotzea.

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com

Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta Irakurzaleen txokoko kideekin batera.

 

Go to Top