Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Abenduaren 5ean, asteartea, Animalia domestikoak (B2)  Esti Martinez-en ipuin-liburua landuko dugu ikasturte honetako  Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen hirugarren saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia.

Era askotakoak dira gure etxeetan habia egiten duten sentipenak, maskotak bezain eguneroko bihurtu arte: izan daiteke urtetako errutinak dakarren asperdura, izan daiteke muturtuta daudenen haserrea, edo mundu paraleloetan bizi direnen inkomunikazioa, izan daiteke bizilagunarenganako inbidia, noizbait bizikide izan zenaren oroimina, edo ihes egin nahi geniokeenaren beldurra… Esti Martinezen lehen ipuin bilduma honek leku hurbilak eta giro intimoak erakusten dizkigu, irakurleak erraz identifikatzeko modukoak baina aldi berean esanezinaren misterioa dutenak, inork irekitzen ez duen ate baten ostean gordetzen den horren antzera. Istorio eder eta sotilak, panpina-etxe baten moduan erreal bezain ametsezkoak, soberako hitzik gabeko idazkera fin, soil eta arin batez idatziak.
____

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu ikasturte honetan, abenduaren 5ean, asteartean.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astearteetan, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur etxean eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Go to Top