Azaroaren 14an, astelehena, Bihotz handiegia ipuin-liburua landuko dugu aurtengo Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen bigarren saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia.
Eider Rodriguez (Orereta, 1977) idazlearen ipuin bilduma da, 2017an plazaratutakoa. Ipuin bilduma honekin irabazi zuen 2018ko Literatur Euskadi Saria. Bihotz handiegia da gainera bildumako lehen ipuina, eta horren ondorengoak dira Belar moztu berria, Urtebetetze festa, Paisaiak, Niregandik espero zena eta Ez du ezer arraro ezer antzematen?.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu azaroaren 14an, astelehenean.
Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Villamonte kultur etxean (Algortan) eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue laster azarorako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba
Kritiken Hemeroteka
Borroka, frustrazio eta iraultza isilak, Estibalitz Ezkerra / Gara, 2017-12-02
Etxe kantoietako hatsa, Amaia Alvarez Uria / Argia, 2017-12-31
Ongizatearen arrakalak, Hasier Rekondo / Deia, 2018-04-07
Talentu handiegia, Katixa Agirre / 111 aldizkaria, 2018-07