Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Apirilaren 17an, astelehena, Dikeak eleberria landuko dugu aurtengo Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen lehen saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia.

Irene Solà (Katalunia, 1990): Ada bere herrira itzuli da Londresen hiru urte eman ondoren. Han du zain aurreko mundua: familia, lagunak, maitasun zahar bat… Baita herria bera ere.

Atzean utzi nahi izan zuen unibertso txiki hori berreskuratu nahian, horien guztien inguruko kontakizunak asmatzen hasiko da.

Adaren beraren historia da, beraz, hau, eta Adaren istorioen historia. Kontakizun segida bat txirikordatuz egin du Irene Solàk eleberri hau, narrazioek mundua azaltzeko duten garrantzia azpimarratzen duen nobela, kontatzeko artea goi mailara daramana.

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu apirilaren 17an, astelehenean.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Algortako Gaztelekuan eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue laster apirilerako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Go to Top