Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Lizar BegoƱa idazleak gidatutako egitasmo berria dugu Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, ostegunetan, elkartuko gara Algortan, eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria liburuarekin emango diogu amaiera Irakurle Kluba ā€œeuskara errazeanā€ deituriko talde berri honi.

Villamonteko liburutegian dagoeneko eskuragarri duzue ekainerako irakurriko dugun liburua zein aurreko hilabeteetakoak. Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Kritiken Hemeroteka

Libre baizik. Aritz Galarraga / Argia, 2015-10-18

Zubi etenak. Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-02

Amatasuna. Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-01-09

Koaderno umezurtza. Ixiar Rozas / Idatz & Mintz, 1999-05

Go to Top