Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu urriaren 18an, astelehena.
Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Algortako Gaztelekuan (Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan) eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.
Urriaren 18an, astelehena, Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian liburuarekin emango diogu hasiera Irakurle Kluba “euskara errazean” deituriko talde honi.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue laister urrirako irakurriko dugun liburua zein hurrengo hilabeteetakoak. Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba
Kritiken Hemeroteka
Itsasargiak ez dira inoiz betiko itzaltzen, Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2019-03-10