Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Apirilaren 4an, astelehena, Erika Elizari Salvadorren Zendabalitz eleberriarekin emango diogu hasiera urte honetako Irakurle Kluba “euskara errazean” deituriko talde honi.

Nobela labur, fresko eta dibertigarria, gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolas egiten duena. Zatoz zu ere hegazkinera, eta hasi kuxkuxean aulkiz aulki, bidaiarien maletetan eta kontzientzietan arakatzen, ziur ez zarela aspertuko.

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu apirilaren 4an, maiatzaren 9an eta ekainaren 13an, astelehenetan.

Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Villamonte kultur etxean (Algortan)  eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Villamonteko liburutegian  eskuragarri izango duzue laster apirilerako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Kritiken Hemeroteka

Zendabalitz, Alaitz Andreu / Aizu!, 2020-07

“Zendabalitz”, mosaiko korala, Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-03-28

Boeing 737: abentura bidaiarien barnean doa, Aiora Sampedro / Berria, 2020-03-22

Go to Top