Oier Guillanekin “Mr. Señora” antzezlan laburren bilduma honetaz berba egiteko Villamonte Kultur Etxean elkartuko gara martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Izena ematea beharrezkoa izango da: labur.eus/irakurzaleak
Wikipediaren arabera, “Ileordea edo bilordea ile sintetikoz zein naturalaz egindako ordezko adatsa da. Buruan jartzen da eta arrazoi estetikoengatik erabiltzen da. Gizon-emakume askok janzten dituzte ile-galera disimulatzeko”. Baina, batzuetan, disimulatzeko egin beharrean, bakardadeaz, norberekeriaz, heterosexualitateaz, minaz, jeloskortasunaz edota sudurreko ileez hitz egiteko janzten ditugu ileordeak eta armairutik ateratzen gara.
Umoretik, ironiatik, elkartasunetik eta probokaziorako gogotik sortuak diren zazpi antzezlan hauek pentsamendu bakarraren kontra idatzitako lanak dira, norberaren pentsamendu bakarraren kontra, batez ere.