Martxoaren 5ean, asteartea, Hamabost zauri (B2) Karmele Jaio-ren ipuin-liburua landuko dugu KLUBA “euskara errazean” taldearen saioan. B2 mailarako egokia den irakurgaia dugu. Izena ematea beheko formularioan egin dezakezue edota esteka honetan.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu ikasturte honetan, martxoaren 5ean, asteartean.
Martxoak 5, asteartea, Villamonteko kultur etxean, 19:30- 21:00.
Hamabost zauri: senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua… gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele Jaio bere lehenengo liburu eder eta tarteka mingarri hau idazteko. Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio…