Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Gazte eta helduentzako talde honetan mahai-jolasetan eta rol-jokoetan aritzeko geratzen gara. Interesa baduzu, hauxe zure aukera! Azebarri kultura elkartean topo egingo dugu domeka honetan, 18:00etan. Etortzeko asmoa baduzu, esaiguzu, jolasteko aukera ziurtatzeko.

Bellum Cretaceum jokoa estreinatuko dugu bere egileetako batekin, Eneko Azedorekin. Eta zertan datza? Azken teknologia genetikoak erabiliz, parke kretaziko bat sortzeko ametsa beteko duzu! Horretarako, dinosauroak jarriko dituzu parkean turistak erakartzeko. Baina aurkarien parkeak ezagututa, erasoak etengabeak izango dira! Nork lortuko du turista gehiago erakartzea?

Bellum Cretaceum jolasaren inguruan zerbait gehiago jakin nahi?

Aventureros al tren klasikoa ere probatzeko aukera izango dugu domekan.

Azebarri kultur elkartea: Euskal Herria kalea 14, Algorta.

Interesa baduzu, esaiguzu. Zalantzarik baduzu, lasai galdetu! egizugetxo@gmail.com edo 644 277 155.

Go to Top