Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Euskal Herriko eta diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunak Mintza Egunean elkartuko gara!

● Maiatzaren 27an, Donostian, Mintza Eguna izango da.
● 30 urtez mintzapoza praktikatu duen komunitateak badu zer ospatu.
● Egitarau oparoa euskaltzaleek elkarrekin topo eta topa egiteko.
● Munduko mintzalagunen topaketa izango da.

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dute. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude. Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da.

  •   Bi autobus antolatu dira. Ibilbideak.
    1. Algorta-Erandio-Bilbo-Derio-Iurreta-Eibar-Elgoibar-Donostia.
    2. Izarra,Murgia-Gasteiz-Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Soraluze- Donostia.
  • Bazkaria: 5 menu aukeran.
    • Helduak: menu orokorra, beganoa eta zeliakoa.
    • Haurrak: orokorra eta zeliakoak.Prezioak:
      Helduak:
      – Bazkaria, hamaiketakoa eta bisita gidatuak   25€
      – Bazkaria, hamaiketako bisita gidatuak eta  autobusa  45€
      Haurrak:
      – Bazkaria, hamaiketakoa, bisita gidatuak eta haurren txokoa 12€
      – Bazkaria, hamaiketako, bisita gidatuak, haurren txokoa eta autobusa  27€

Maiatzaren 27an,  Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide ta berbalagunek egun pasa egingo dugu elkarrekin. Oraingoan Mintza Eguna Donostian izango da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian.

Zatoz gurekin mintzapoza praktikatzera! Eman izena maiatzaren 21a baino lehen!

Go to Top