Norbere burua zaindu, alde emozionala zein fisikoa lantzen du naturopatiak, honetan interesa baduzu, hona hemen aukera ederra euskaraz murgiltzeko. Marta Kaperotxipi (nererreka.eus) naturopataren eskutik bi proposamen osagarri ditugu, sarrera hitzaldia & Gong Fu Cha (te-zeremonia) apirilaren 25ean eta Naturopatiari buruzko ikastaroa, maiatzaren 2tik ekainaren 6ra, 6 saio. Saio guztiak Getxoko Bentan izango dira eta bertako BentaraNoa elkartearen laguntzarekin antolatzen ari gara.
Naturopatiak pertsonaren dimentsio guztiak hartzen ditu: alde fisikoa, mentala, emozionala, espirituala, energetikoa, kosmikoa eta unibertsala. Dimentsio horietan lan egiteko elikaduran, loaren higienean, bizi-ohitura osasungarrietan, ariketa fisiko eta mentalean, meditazioan, sexualitatean eta adierazpenean eragingo dugu, besteak beste. Marta Kaperotxipi naturopatarekin gorputza garbituko dugu, nagiak aterako ditugu, gorputzeko malgutasuna eta barneko armonia berreskuratuko ditugu, udaberrirako errezetak ere ikasiko ditugu energiaz betetzeko!
Beraz, zer egin behar da solasaldira etortzeko zein ikastaro honetan parte hartzeko?
Zatoz apirilaren 25ean 18:30ean Bentan eskainiko den hitzaldira. Bertan Naturopatia zer den, zein erreminta erabil daitezkeen, eta Gong Fu Cha edo Te-Zeremonia txinatarra tarteko, zalantzak argitu eta solaserako parada izango dugu. Naturopatiara sarrera-hitzaldia doakoa da. Erreserbatu zure lekua beheko formularioan edota esteka honetan.
Interesgarria dela iruditzen bazaizu, 6 saioko ikastaroa aukera ederra izango da zuretzat, maiatzaren 2tik ekainaren 6ra, astearteetan, 18:30-20:00, gorputza eta arima astinduz eta udaberri betean loratzeko modukoa! Ikastaroa egiteko ekarpena: 70 € / 60 € Berbalagunentzat eta BentaraNoa elkarteko kideentzat. Eman izena beheko formularioan edo hemen.
Adin guztietako pertsonei zuzendua, adin guztientzako egokia; baldintza bakarra euskaraz egiteko gogoa.