Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

OLGETAN EUSKARAZ TALDE TXIKIETAN ETA FAMILIA GIROAN EUSKARAZ JOLASTEKO ETA KANTATZEKO GUNEAK.

2 eta 5 urte arteko umerik baduzu, eta haiekin euskaraz jolastu eta kantatu nahi baduzu, aukera duzu “Olgetan euskaraz” proiektuan parte hartzeko. Urtarrilak 10ean hasita eta otsaila bukaerara arte, hainbat talde izango ditugu martxan; Zubileta eskolan, Aldai Patronatoan, Algortako Gaztelekuan, Areetako Elkartegian eta baita RKEN ere.

Talde batzuetan gurasoek euskaraz jakin behar dute, besteetan euskara eta gaztelania tartekatzen ditugu azalpenetan. Talde bakoitzean 4-5 guraso, umeak eta dinamizatzaile bat daude, eta astean behin, 45 minutuz, doan, euskarazko kantekin eta jolasekin gozatzen dute.

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: 622 433 085 (Aitziber), sendi@egizu.eus edo beheko inprimakia bete.

Bizi dugun egoera dela eta, burbuila gelak mantenduko ditugu, eskola bakoitzeko umeek leku eta ordutegi zehatz bat izango dute. Izena emateko orduan garrantzitsua da umearen eskola eta gela zehaztea. 😉

Go to Top