Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Berriro ere Getxon aurrera eramango diren zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu.
Ekimenen helburua da geure burua janztea, ikastea eta gure seme-alaben heziketari, hizkuntzak ikasteari eta erabiltzeari buruz egon daitezkeen galderak eta zalantzak argitzea.

Hirugarren hitzaldia, urtarrilaren 25ean,  Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean,  eskolaratzeari eta hizkuntzen ikaste prozesuari buruzko hitzaldi bat dugu, Paula Kasaresen eskutik. Euskaraz.

1- PAULA KASARES. Haren ibilbidea soziolinguistikaren alorrean jorratu du. Hizkuntza normalizaziorako teknikari lanetan hasi zen 1995ean Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan. 1998tik 2000ra Udako Euskal Unibertsitateko Soziolinguistika sailaren arduraduna izan zen eta 2001etik 2003 bitarte Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria. 2002tik HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondokoan (EHU) irakaslea izan da. Egun Nafarroako Gobernuaren menpeko Euskarabidea erakundean jarduten du, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendari. Horretaz gain, NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle elkartua da.
HITZALDIA.”Zeuek duzue giltza. Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bideak.”

Nori zuzendua:  Haur Hezkuntzan umeen aurrematrikulazioa egin behar duten gurasoei zuzenduta, gurasoei orokorrean, begiralei eta hezitzailei.
Helburuak: Matrikulazio aukera eskaintzen duten hizkuntza-ereduei buruzko heziketa hitzaldia antolatu familientzat, sortu ohi diren mota desberdinetako zalantzak argitze aldera.

Urtarrilak, 25 asteartea, 18:00, Muxikebarri, Gorrondatxe aretoan. 
Zaintza zerbitzua egongo da, aldez aurretik konfirmatuta.
Aforo mugatua, izena emateko: labur.eus/paulakasares

Go to Top