Aurten IdaZale Gazteen Txokoa jarriko dugu martxan!

Gazteok ere idaztea gustuko dugulako… eta esateko, pentsatzeko, sortzeko gogoa dugulako, aurten martxan jarriko dugu IdaZale Gazteen Txokoa!

Urritik ekainera arte, hilabetean behin (hileko 3. astelehenean) elkartuko gara Garazi Basterretxearekin (Kilimar Xuxurlak proiektuko partaidea), berak idazten hasteko bultzadatxo hori emango digu.

Animatuko zara?

Noiz: Urriak 19, astelehena, 18:00etatik 19:30era.
Non: Algortako Gaztelekuan (Urgul kalea z.g. 3. solairuan. )
Doan.

Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : egizugetxo@gmail.com helbidera idatziz.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Algortako Gaztelekuari tailer hau antolatzeko eskainitako lekuagatik 😉

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com