Bizikleta-taldean posta-zerrenda bat dugu irteeren gaineko kontuak komentatzeko, zeuk ere parte hartu gura baduzu, eman izena 🙂
Zure helbide elektronikoa idatzi:
Bidalitako mezuak

Zer da? Zertarako da?
(Berba)lagun: askotan esan diguzu bizikleta duzula, baina lana dela, nagikeria dela, edo bestea dela, ia ez duzula bizikleta hartzen urte osoan zehar eta bizikleta ganbaran nola hankak ere horrela herdoiltzen zaizkizula. Hori konpontzeko, jende berria euskaraz ezagutzeko eta eskualdea eta inguruak goitik behera ibiltzeko talde hau sortu dugu, mihiari eta hankei goroldiorik ez lotzeko.

Noiz ibiliko gara?
2010eko udazkenean sortu genuen taldea, ikasturtez ikasturte urritik ekainera bitartean egiten ditugu irteerak, hileko lehen larunbatean, 9:00etan hasita.

Non lotuko gara?
Algortan Fadurako parkinean lotzen gara, Areeta eta Portugalete ingurukoak zubian elkartzen gara, Bilbo aldekoek kedada egiten dute bertan batera etortzeko.

Zer egingo dugu?
Ikasturtearen aurretik irteeren egutegi bat prestatuko dugu denon ekarpen eta ideiekin, eta egutegi horretan agertuko dira ikasturtean zehar egingo ditugun irteerak, bakoitzaren ibilbidea eta kilometro-kopurua. Eguraldiaren arabera eta bestelakoen arabera irteera eta ibilbide horiek moldatu edo aldatu ahal izango dira, jakina.

Ibilbideen ezaugarriak:

Inguruetan. Abiapuntua beti izango da Algorta eta, horregatik, oso urrun ez gara joango; batez ere Uribe Kosta, Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Bilbo aldea eta Uribe-Butroen ibiliko gara.

Ez oso luze, ez oso zaila. 2-4 orduko txangoak izango dira (25-40 kilometro) eta aldapa gogorregiak saihestuko ditugu. Hori bai, talde hau izango da apur bat ‒baina ez gehiegi‒ sasoiko daudenentzat. Beraz, badakizu, hiru hilabete dituzu aurretik pilak jartzeko eta ibiltzen hasteko!

Lehiarik ez. Hau ez da lasterketa izango, ez dago irabazlerik, denok elkarrekin eta suabe-suabe, konpainiaz eta bidaiaz gozatuz.

Bide lasaiak. Lehentasuna izango dute trafikorik gabeko edo trafiko gutxiko bideek, eta
errepide nagusiak ekidingo ditugu.

Barne-turismoa, euskaraz, konpainia ezin hobean. Uste duzu ondo ezagutzen duzula zure herria, eskualdea eta inguruak? Txoko eta bide berriak deskubritu nahi? Jende jator euskaldunarekin kirol apur bat egin gura duzu? Bizikleta prestatu eta animatu, hauxe duzu aukera!

Nola eman izena?
Telefonoz: 652 73 54 45 (Da2d); 685 732 963 (Lander)
Posta elektronikoz: egizugetxo@gmail.com

Txirrindulariak Nafarroako bardeetan

Txirrindulariak Nafarroako bardeetan