Aurten ere, yoga euskaraz egiteko aukera izango dugu Algortan. Irakasle Hasier Rekondo arituko da, urtero legez. Hasierako hilabeteetan egungo egoera kontuan hartuta on line egingo ditugu klaseak, zoom plataformaren bidez. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago.
Lehenengo eskola-eguna urriaren 5ean izango da.
Kurtsoa hasita badago ere izena emateko aukera badago, lekuak bete arte. Email zein whatsapp mezu batez (egizugetxo@gmail.com / 644277155) egin dezakezue.
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: norbera bere etxetik, zoom bidez
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, sOrtuetako kide eta Bizarra Lepoaneko bazkideek
Eduki beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588.
Animatu, eman izena eta om shanti!